Sarean fitxategiak gordetzeko eta partekatzeko zerbitzu benetan erabilgarria da Google Drive, modu honetan, eskuragarri izan ditzakegu fitxategi horiek internet eskura duen edozein gailu finko zein mobiletan.
Google Drive-en bidez dokumentuak, kalkulu orriak, aurkezpenak, irudiak, e. a. bertan sortu edota eraldatu ditzakegu, beraz, ikasleek zein irakasleek taldeka lan egin dezakete bakoitzak bere ordenagailutik.
Aplikazio hau erabili ahal izateko, Google-n posta elektronikoko kontua izatea besterik ez dugu behar, doako zerbitzua izanda. Honek, 5 GB gordetzeko aukera ematen digu.
2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena
2015(e)ko apirilaren 26(a), igandea
EUSKARA KALEAN - Piloa/Moltsoa/Mordoa
Ugaritasuna adierazi nahiean, baditu euskarak piloa, moltsoa edo mordoa bezalako berbak.
(Ondino egun piloa dogu oporretarako/Ume moltsoa batu da plazan/Liburu piloa ikusi genduzan erakusgai Durangoko Azokan)
(Ondino egun piloa dogu oporretarako/Ume moltsoa batu da plazan/Liburu piloa ikusi genduzan erakusgai Durangoko Azokan)
2015(e)ko apirilaren 19(a), igandea
Infografiak
Informazioa modu bisualean erakusteko erabiltzen dugu infografia. Aurkezpen eskematiko baten bidez, informazioa laburtzen du ulerterrazak diren grafiko zein bineten bidez. Infografiek, konplikatuak diren gaiak modu erraz eta atseginean ulertzea ahalbidetzen dute. Izan ere, informazio numerikoa, denborazko, estatistika eta beste hainbat, eragingarriagoak izango dira barneratze prozesuan irudiztatuak izanda, modu testual tradizionalean baino.
INFOGRAFIA EREDUA (Arbela digitala)
Web erabilgarriak:
http://www.consumer.es/infografias/?build=1
http://www.mundoprimaria.com/otras-secciones/infografias
2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena
Arrantza Euskal Herrian
Arrantzak garrantzi handia izan du Euskal Herriaren historian, oinarrizko baliabide iturri izan baita itsasertzeko herri gehientsuenentzat. Euskal Herriko ekonomian gaur egun duen indarra txikia da
garai batean izan zuenarekin alderatuta, baina gurean erro luzeak dituen
eta trakzio indar garrantzitsua egiten duen sektorea da oraindik ere.
Euskal Herriko arrantzari buruzko lehenengo agiriek bale arrantza eta balekiaren komertzializazioa aipatzen dituzte. Beti pentsatu izan da, nahiz eta froga argirik ez izan inon, euskaldunei bikingoek erakutsi zietela bale arrantza nola egin, garai batean izan baitzen normandiarren bizilekurik Lapurdiko lurretan. Tesi honen arabera lapurtarrek bikingoen arpoiak eta haien ontzietako elementurik garrantzitsuenak eta egiteko modua kopiatuko zituzten eta, gerora, bizkaitar eta gipuzkoarrei irakatsi. Are gehiago, XIV. mendea aurrera zela ere, euskaldunek erabiltzen zituzten txalupek (pinaza deituak), ipar herrietako ontzien ereduari jarraitzen ziotela esan ohi da.
Infografia: Euskal balezaleak
Baleatik ateratzen ziren produktu guztietatik eskaririk handiena zuena, koipea urtu ondoren geratzen zen olioa zen (lumera), argia egiteko erretzen zena. Behe Erdi Arotik aurrera, Euskal Herriko arrantzaleek ateratzen zuten lumeraren komertzializazioa Euskal Herriko mugetatik irten zen; izan ere, badira Flandria eta Ingalaterrako merkatuetan saltzen zela egiaztatzen duten agiriak ere.
Historialarien artean hamaika ezatabaida badira ere, esan liteke XV. mendearen iguruan Euskal Herriko baleazaleek Kanadako itsasbazterrean egin zituztela lehendabiziko pausoak, balea eta bakailaoa arrantzan zenbiltzala. Hortaz, arrantza-postu aurreratuak kokatu zituzten Labradorren eta Ternuan. Lehenengo espedizio hauek kondairaz beteta zeuden, batez ere balea eta bakailaoa arrantza egiteko guneak sekretuak zirelako; berez, Ternua "Uharte Fantasma" ezizena zuen Euskal Herriko arrantzaleen artean.
Nazioarteko lehiaren ondorioz, XVII. mendean, euskaldunek balearen merkatuan zuten hegemonia galtzen hasi ziren. 1713ko Ultrecheko Itunaren ondorioz, euskaldunak Ternuatik bota zituzten, eta ingelesek aurrea hartu zieten. Aipatzekoa da ingelesek euskal arrantzaleak hartzen zituztela euren eskifaietan arrantzatzeko teknikak erakusteko.
Euskal Herriko arrantzaren egoerak gorabehera handiak ezagutu zituen XVIII. mendean eta herrialde bakoitzak berea bizi behar izan zuen. Elkarren artean desberdintasun handi eta aldamenekoarekin zerikusi gutxi zuen egoera, alegia. Lapurtarrek beren jarduna sardinaren arrantzara eta haren transformaziora zuzendu behar izan zuten, gero arrain hori kontserban jartzeko. Gipuzkoan berriz, XVIII. eta XIX. mendeetan arrantzak beherakada handia izan zuen, eta nekazaritza bihurtu zen herritar gehiengoaren jardun nagusia, ordea, badirudi XVIII. mendeko egoera zaila gainditu eta XIX. mendean hasi zirela berriro pizten. Bizkaian oso bestelakoa izan zen egoera XVIII. mendean, itsaso handiko balea eta bakailaoaren arrantzatik itsasertzekora igarotzea Gipuzkoan baino errazagoa izan zen. Baina egia da XIX. mendearen lehenengo erdialdean une latzak bizi izan zituztela bizkaitarrek, produktibitatea txikia zen, arrantza berdina izanik arrantzaleen kopurua handiagoa baitzen.
Hegoaldeko kontserba industria asko indartu zen XIX. mendeko bigarren
erdian, kontserba-egile italiarrak etorri zirenean. Kontserba
industriaren garapenari esker, arrantzaleen egoerak hobera egin zuen,
haien emazte eta seme-alabentzat ere lana ekarri baitzuen. XIX. mendeko kostaldeko herrietako emakumeek paper garrantzitsua jokatu zuten arrantzaren inguruko ekonomia suspertzerako orduan. Gizonen ardura nagusia itsasora irten eta arraina ekartzea bazen behin lehorrean arrainaren deskarga, prestaketa, garraioa eta salmentaren ardura emakumeena zen, ia oso-osorik. Ez hori bakarrik, zenbait kasutan itsasora irteteko arrantzaleak deitzea ere –esnatzea, azken finean- emakumeen eginkizuna izaten zen, baita euren senar, aita, seme edo nebentzat, itsasorako janariak prestatzea eta jaki potoetan gordetzea edota euren arropak garbitzea.
XIX. mende bukaerarako asko aldatu zen euskal kostaldeko arrantza
jarduera. Lurruna sartu zen arrantzontzietan, tradiziozko belaontziak baino
seguruagoak ziren lurrunezko arrantzontzi modernoak. Aldi berean gertatu ziren aldaketa horiek eta bisigu nahiz legatz
harrapaketaren gainbehera handia eragin zuen XIX. mendeko gehiegizko
arrantzak. Egoera horrek XX. mendeko lehenengo zatira arte jarraitu
zuen. Lurrunezko ontziek arrain gehiago harrapatzeko ahalmena
zuten, arraste ontzi modernoen jarduerarengatik. Euskal arrantzaleak, aldiz, oso seguru sentitu ziren XX. mendearen zati
handi batean. Pentsatzen zuten gure kostaldetik espezieren bat
desagertzen bazen, sardinarekin gertatu zen bezala, bilatuko zutela
beste arrainen bat (kasu honetan antxoa). Eta halaxe gertatu zen XX.
mendearen erdialdera.
60. hamarkadan arrantzaleak beren onetik atera eta garai hartan ematen ziren diru mailegu itzelak erabiltzen hasi ziren nork baino nork ontzi handiagoa, ahaltsuagoa eta baliabide gehiagokoa eraikitzeko borrokan. Garapen iraunkorraren beste muturrean zeuden ekologiaren aurkako hazkuntza haren ondorioak askoz ere beranduago ordaindu ziren.
Hondamendia 70. hamarkadaren bukaeran etorri zen, munduko estatu gehienek beraien ur territorialetako lehenengo 200 miliak euren herrialdeetako itsasontzientzako eta ez beste inorentzako zirela erabaki zutenean. Horrek oso arazo larriak ekarri zizkien beste herrialdeetan arrantzan ibiltzen ziren euskal arrantzaleei. 80ko urteetan euskal arrantzaleak itxaropentsu zeuden, Espainiako estatua Europar Batasunean sartzearekin batera arrantzan jarduteko esparru handiak utziko zizkietela uste baitzuten. Azken urteotan ikusi ahal izan dugun bezala, ordea, errealitatea bestelakoa da. Europako agintariak ez daude harrapaketa handiak baimentzeko prest.
Euskal Herriko arrantzari buruzko lehenengo agiriek bale arrantza eta balekiaren komertzializazioa aipatzen dituzte. Beti pentsatu izan da, nahiz eta froga argirik ez izan inon, euskaldunei bikingoek erakutsi zietela bale arrantza nola egin, garai batean izan baitzen normandiarren bizilekurik Lapurdiko lurretan. Tesi honen arabera lapurtarrek bikingoen arpoiak eta haien ontzietako elementurik garrantzitsuenak eta egiteko modua kopiatuko zituzten eta, gerora, bizkaitar eta gipuzkoarrei irakatsi. Are gehiago, XIV. mendea aurrera zela ere, euskaldunek erabiltzen zituzten txalupek (pinaza deituak), ipar herrietako ontzien ereduari jarraitzen ziotela esan ohi da.
Infografia: Euskal balezaleak
Baleatik ateratzen ziren produktu guztietatik eskaririk handiena zuena, koipea urtu ondoren geratzen zen olioa zen (lumera), argia egiteko erretzen zena. Behe Erdi Arotik aurrera, Euskal Herriko arrantzaleek ateratzen zuten lumeraren komertzializazioa Euskal Herriko mugetatik irten zen; izan ere, badira Flandria eta Ingalaterrako merkatuetan saltzen zela egiaztatzen duten agiriak ere.
Nazioarteko lehiaren ondorioz, XVII. mendean, euskaldunek balearen merkatuan zuten hegemonia galtzen hasi ziren. 1713ko Ultrecheko Itunaren ondorioz, euskaldunak Ternuatik bota zituzten, eta ingelesek aurrea hartu zieten. Aipatzekoa da ingelesek euskal arrantzaleak hartzen zituztela euren eskifaietan arrantzatzeko teknikak erakusteko.
Euskal Herriko arrantzaren egoerak gorabehera handiak ezagutu zituen XVIII. mendean eta herrialde bakoitzak berea bizi behar izan zuen. Elkarren artean desberdintasun handi eta aldamenekoarekin zerikusi gutxi zuen egoera, alegia. Lapurtarrek beren jarduna sardinaren arrantzara eta haren transformaziora zuzendu behar izan zuten, gero arrain hori kontserban jartzeko. Gipuzkoan berriz, XVIII. eta XIX. mendeetan arrantzak beherakada handia izan zuen, eta nekazaritza bihurtu zen herritar gehiengoaren jardun nagusia, ordea, badirudi XVIII. mendeko egoera zaila gainditu eta XIX. mendean hasi zirela berriro pizten. Bizkaian oso bestelakoa izan zen egoera XVIII. mendean, itsaso handiko balea eta bakailaoaren arrantzatik itsasertzekora igarotzea Gipuzkoan baino errazagoa izan zen. Baina egia da XIX. mendearen lehenengo erdialdean une latzak bizi izan zituztela bizkaitarrek, produktibitatea txikia zen, arrantza berdina izanik arrantzaleen kopurua handiagoa baitzen.
![]() |
Hainbat emakume arrainaren deskargan |
Lurrunontzia Pasaiako portutik ateratzen (1943) |
60. hamarkadan arrantzaleak beren onetik atera eta garai hartan ematen ziren diru mailegu itzelak erabiltzen hasi ziren nork baino nork ontzi handiagoa, ahaltsuagoa eta baliabide gehiagokoa eraikitzeko borrokan. Garapen iraunkorraren beste muturrean zeuden ekologiaren aurkako hazkuntza haren ondorioak askoz ere beranduago ordaindu ziren.
Hondamendia 70. hamarkadaren bukaeran etorri zen, munduko estatu gehienek beraien ur territorialetako lehenengo 200 miliak euren herrialdeetako itsasontzientzako eta ez beste inorentzako zirela erabaki zutenean. Horrek oso arazo larriak ekarri zizkien beste herrialdeetan arrantzan ibiltzen ziren euskal arrantzaleei. 80ko urteetan euskal arrantzaleak itxaropentsu zeuden, Espainiako estatua Europar Batasunean sartzearekin batera arrantzan jarduteko esparru handiak utziko zizkietela uste baitzuten. Azken urteotan ikusi ahal izan dugun bezala, ordea, errealitatea bestelakoa da. Europako agintariak ez daude harrapaketa handiak baimentzeko prest.
2015(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena
PREZI (Esaera zaharrak)
Gaurkoan, harri batez bi kolpe egin nahiean, LIHER JONek egindako Prezi bat eskegi dut, alde batetik esaera zahar batzuk aipatzearren, eta beste alde batetik, aplikazio erabilgarri hau aurkezteko asmoz.
Prezi, Microsoft PowerPoint moduko aurkezpenak sortzeko baina izaera dinamiko eta originalago bateko multimedia aplikazioa dugu.
Zure Prezia sortu edo beste batzuek egindakoak ikusi edo erabili nahi izatekotan, hemen duzue helbidea: http://prezi.com/
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)