Sarean fitxategiak gordetzeko eta partekatzeko zerbitzu benetan erabilgarria da Google Drive, modu honetan, eskuragarri izan ditzakegu fitxategi horiek internet eskura duen edozein gailu finko zein mobiletan.
Google Drive-en bidez dokumentuak, kalkulu orriak, aurkezpenak, irudiak, e. a. bertan sortu edota eraldatu ditzakegu, beraz, ikasleek zein irakasleek taldeka lan egin dezakete bakoitzak bere ordenagailutik.
Aplikazio hau erabili ahal izateko, Google-n posta elektronikoko kontua izatea besterik ez dugu behar, doako zerbitzua izanda. Honek, 5 GB gordetzeko aukera ematen digu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina