AEK euskaltegi elkarteak antolatuta, bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten ditu lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere.
.![]() |
Korrika 18. edizioan |
Ehunka mila lagun izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan, Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatuz, lasterketan parte hartzen duen jende kopuruak etengabe gora egiten duelarik.
Korrikaren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.
Aurtengo Korrikaren ibilbidea |
Euskara da kanpora ta denok KORRIKAra!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina