Bloga bezala,edukiak kudeatzeko sistema bat da; baina wiki batean (blogetan eta halako gainerako sistema gehienetan ez bezala) jabe edo buruzagi zehatzik gabe sortzen da edukia, eta wikiek ez dute egitura inplizitu askorik, baizik eta erabiltzaileen beharren gorabeheran sortuz doana.
Wiki baten adibide argiena Wikipedia entziklopedia askea daukagu, bertan edozeinek izena eman dezake edukiak aldatzeko, gehitzeko edota ezabatzeko ere bai, domeinua publikoa bait da. Alabaina, wiki baten domeinua ez du publikoa zertan izan, partehartzaileak zeintzuk izatea nahi dugun aukeratu dezakegu eta.
Hona hemen wiki bat zer den ederki azaltzen digun bideoa. Sentitzen dut euskaraz ez izatea, baina honen bitartez benetan ongi ulertuko dugu wiki bat zer den.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina