Kontestuaren arabera, asko edota hainbat kantitateak adierazteko
(Hamaikatxutan joanda gagoz Urkiolara. / Zergatia jakin aurretik makinatxo bat urte pasa zen.)
2015(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena
2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena
WIKI
Elkarlanean, erabiltzaile ezberdinen bitartez informazioa sortzeko aukera ematen digun web aplikazioa dugu wiki bat. Modu honetan, erabiltzaileek lankidetzan edukiak gehitu, aldatu edo ezabatu ditzakete, ezagueraren eraikuntza kolektiboa bultzatuz.
Bloga bezala,edukiak kudeatzeko sistema bat da; baina wiki batean (blogetan eta halako gainerako sistema gehienetan ez bezala) jabe edo buruzagi zehatzik gabe sortzen da edukia, eta wikiek ez dute egitura inplizitu askorik, baizik eta erabiltzaileen beharren gorabeheran sortuz doana.
Wiki baten adibide argiena Wikipedia entziklopedia askea daukagu, bertan edozeinek izena eman dezake edukiak aldatzeko, gehitzeko edota ezabatzeko ere bai, domeinua publikoa bait da. Alabaina, wiki baten domeinua ez du publikoa zertan izan, partehartzaileak zeintzuk izatea nahi dugun aukeratu dezakegu eta.
Hona hemen wiki bat zer den ederki azaltzen digun bideoa. Sentitzen dut euskaraz ez izatea, baina honen bitartez benetan ongi ulertuko dugu wiki bat zer den.

2015(e)ko martxoaren 20(a), ostirala
EUSKARA KALEAN - Esaera zaharrak (ASTOA)
2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena
KORRIKA
AEK euskaltegi elkarteak antolatuta, bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten ditu lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere.
.![]() |
Korrika 18. edizioan |
Ehunka mila lagun izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan, Euskal Herriko jendartea astintzen duen gertakari bilakatuz, lasterketan parte hartzen duen jende kopuruak etengabe gora egiten duelarik.
Korrikaren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten duen bitartean ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatu ohi dira.
Aurtengo Korrikaren ibilbidea |
Euskara da kanpora ta denok KORRIKAra!!!!
2015(e)ko martxoaren 15(a), igandea
EUSKARA KALEAN - Astopetrilo
Astakilo, gauzak indarrez egiten dituena.
(Kontuz ibili hadi astopetrilo hori, atea apurtuko duzu ta!)
(Kontuz ibili hadi astopetrilo hori, atea apurtuko duzu ta!)
2015(e)ko martxoaren 9(a), astelehena
Euskaraz Bizi Eguna
Aurten Euskaraz Bizi Eguna bere 6. edizioa ospatuko du Otxandion apirilaren 18an, iazkoa Gazteiz hiriak hartu zuelarik.
Nestor Esteban eta Koldo Zarate, EHEko (Euskal Herrian Euskaraz) kideak
Informazio guztia hemen: Euskaraz Bizi Eguna
Nestor Esteban eta Koldo Zarate, EHEko (Euskal Herrian Euskaraz) kideak
Informazio guztia hemen: Euskaraz Bizi Eguna
2015(e)ko martxoaren 5(a), osteguna
EUSKARA KALEAN - Astojakina
Baserria
Baserria Euskal Herriko landetxe tradizional bat da, landan bakarturik dagoen etxea, nekazaritzako eta abeltzaintzako lurrak dituena. Historikoki, bertako jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza izan dira, bai eta eraldaketa jardueraren batzuk ere (hala nola sagardogintza edota gaztaigintza ere).
Baserriaren jatorria artzaiek eraikitako lehen etxolak dira. Hasierako baserriak mendien
gainkaldean eraikitzen ziren eta bertan bizitakoak artzaiak ziren nagusiki. Aspektu guzti hauek kontutan izanik baserriaren jatorria aspaldikoa dela esan genezake. Denboraren poderioz, baserrien forma eta funtzioak garatuz joan ziren, kokatuak ziren lekuaren klimaren arabera, burutzen ziren ekoizpen motaren arabera edota bere inguruan topa zitezkeen materialen arabera.
Lapatza Baserria - Antzuola (Gipuzkoa)
Euskal baserri guztiek duten berezko ezaugarri bat denek izen propioa dutela da, agintariek eta bizilagunek aitortuta, eta normalean, aldaezina historiaren zehar.
Baserritarrak dira bertan bizi diren pertsonak. Esaten da euskaldunentzat etxeak familia-tenpluaren izaera sakratua
zuela, baina etxebizitzaren erlijio-kontzeptu hori, oso hedatua
antzinako herrien artean, bizkor desagertuz joan da azken mendean. Hala ere, etxea –baserria- bizitzeko era bat definitzen jarraitzen du hainbat tokitan. Gurasoek beraien seme-alaben artean bat aukeratzen dute, aurrena jaiotakoa gehienetan, etxea bere izan eta zatitu ez dadin. Etxearen jabea, jabea baino administraria bihurtzen da. Etxea ezin da saldu eta ezin du beste familia batena izan. Era honetan, etxea bizirik daudenen eta hildakoen babesleku bezala mantentzea lortzen da.
Gaur egun, aldaketa ekonomiko handiek lanbide tradizionalei krisia eragin diete, eta baserrien gainbehera ekarri. Hala ere, lehen sektore ekonomikoan ez baizik hirugarrenean topatu dute baserritar batzuek irtenbidea, partziala bada ere: turismo arloan, alegia. Izan ere, baserri asko landa-turismora bideratu dituzte.
gainkaldean eraikitzen ziren eta bertan bizitakoak artzaiak ziren nagusiki. Aspektu guzti hauek kontutan izanik baserriaren jatorria aspaldikoa dela esan genezake. Denboraren poderioz, baserrien forma eta funtzioak garatuz joan ziren, kokatuak ziren lekuaren klimaren arabera, burutzen ziren ekoizpen motaren arabera edota bere inguruan topa zitezkeen materialen arabera.
Lapatza Baserria - Antzuola (Gipuzkoa)
Euskal baserri guztiek duten berezko ezaugarri bat denek izen propioa dutela da, agintariek eta bizilagunek aitortuta, eta normalean, aldaezina historiaren zehar.
Gaur egun, aldaketa ekonomiko handiek lanbide tradizionalei krisia eragin diete, eta baserrien gainbehera ekarri. Hala ere, lehen sektore ekonomikoan ez baizik hirugarrenean topatu dute baserritar batzuek irtenbidea, partziala bada ere: turismo arloan, alegia. Izan ere, baserri asko landa-turismora bideratu dituzte.
Gorostiola Baserria - Aia (Gipuzkoa)
Hona hemen MARINA ELORZAk egindako Baserria zer den deskribatzeko Prezi bikaina:
2015(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena
EUSKARA KALEAN - Asto beharrak
Ahalegin fisiko handiak eskatzen dituzten jardunei deitzen omen zaie asto beharrak.
(Asto beharrak egiten kantsauta nago ni / Makinatxo bat asto behar eginda gagoz gu baserrian)
(Asto beharrak egiten kantsauta nago ni / Makinatxo bat asto behar eginda gagoz gu baserrian)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)